COP 27 hasi den honetan, komunikabideek klima-aldaketan jartzen dute arreta, eta IPCCren (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Panela) txostenetan jasotako ebidentzia zientifikoak erakusten dizkigute. Panel horrek III. lantaldearen txostenean (duela hilabete batzuk aurkeztua) azpimarratzen du herritarrek klima-aldaketaren aurrean erabakiak hartzeko orduan parte hartzearen garrantzia. Hain zuzen ere, klima-aldaketari buruzko Espainiako Legearen 39.1 artikuluak klimari buruzko herritarren batzar bat egitea agindu du (eragin handirik gabe), eta autonomia eta udal mailako beste herri-batzar batzuk egitea gomendatzen du.

EHU/UPVko diziplina anitzeko talde batek antolatu dugun jarduera honetara gonbidatu nahi zaitugu, hau da, eskalako klima-batzarraren edo “simulakro” eredu batekin esperimentatzera. Zientzia-dibulgaziorako modu berritzaile honek balio sozial eta demokratikoak jartzen ditu praktikan, zientziak erabakiak hartzeko orduan duen garrantzia agerian utziz, eta gure etorkizunean parte hartzera eta inplikatzera gonbidatzen gaitu.

Zer egingo dugu? Herritarren benetako batzar baten antzera, jarduera honen lehenengo zatian BC3ko (Basque Centre for Climate Change) adituek – Amaia Albizuak, Marta Olazabalek eta Mavi Románek – modu erraz eta irisgarrian azalduko dituzte klima-aldaketari lotutako arazoak; eta bigarren zatian, deliberazioan, bertaratutakoek parte hartu eta beren ikuspuntuak partekatu ahal izango dituzte, klima-aldaketari lotutako arazoei buruzko proposamen zehatzak eginez. Hori guztia, prozesuaren adituen eta bideratzaileen etengabeko laguntzarekin.

 

Aukeratutako proposamenak agintari eskudunei helaraziko zaizkie.
Animatu eta parte hartu!

 

📆 Data: Azaroak 12

⏰ Ordutegia: 9:00 – 13:00

📌 Lekua: Bilbo – UPV/EHUko Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3) – Sala Baroja

✍🏼 +Info & Izen-emateak: https://zientzia-astea.eus/es/schedule/como-hacer-una-asamblea-climatica/   (Plaza mugatuak; izena eman behar da.)