Egileak: Ortzi Akizu-Gardoki eta Estitxu Villamor

Ortzi Akizu-Gardoki eta Estitxu Villamor Lomas ikerlariak, Errekaleorren. ENDIKA PORTILLO / FOKU (Berria)

Gateizko Errekaleor auzo komunitrio eta autogestionatuaren aztarna ekologikoa aztertu dute Ekopol (EHU/UPV) ikertaldeko Ortzik, Estitxuk eta Gorka Buenok. Besteak beste, ondorioztatu dute, uste baino faktore garrantzitsuagoa dela kontsumitzen ditugun ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabilitako energia: hau da, zeharka zer kontsumitzen dugun. Berrian elkarrizketa bat egin diete: hemen aurkitu dezakezue elkarrizketa osoa.

Hauxe erantzun dute, adibidez, trantsizio energetikoa posible ote den galdetu dietenean:

Arreta non jarri, hori da gakoa. Erabiltzaile gisa, panorama globalaz jabetu behar dugu, eta kontsumoak berak duen inpaktu energetikoa onartu. Aldaketa bat izaten ari da, poliki-poliki, baina kontsumo aldetik oraindik aje asko dauzkagu. Paradoxa batean bizi gara: produktu jasangarri gehiago kontsumituz energiaren kontsumoa murrizten saiatzen ari gara, baina gure ohitura ekonomikoak dira aldatu eta murriztu behar ditugunak. Ezin dugu, inola ere, bakarrik maila indibidualean jarri arreta, kontsumo ohituren aldaketak agente politiko eta ekonomikoen eraldaketa sakon batek lagunduta egon behar du.

Errekaleorreko eguzki panelen instalazioa

 

Ikerketaren inguruko informazio gehiago hemen duzue: Ze faktorek eragiten dute gure aztarna energetikoan? EAEko eta Errekaleor auzo askeko aztarna energetikoaren kakulua.