Ekopolek, UEU eta GEZKIrenkin batera trantsizio ekosozialari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten. Bertan trantsizio ekosoziala gaur egun hezkuntzan nola lantzen den eta zein erronka dauden identifikatu zituzten. Lehenengo Hezkuntzatik, Unibertsitatera, Bigarren Hezkuntzatik eta FPetatik pasatuta, guztietan trantsizio ekosozialean sakontzeko beharra ikusi zen, besteak beste.

Ekonomia sozialeko eragile eraldatzaileen aldetik proposamen ezberdinak egin izan dira azken urteetan datorkigun trantsizio ekosoziala demokrazia ekonomikoko esperientzien bitartez bideratu ahal izateko. Proposamen horiek guztiek natur baliabideen gehiegizko arpilatzeari eta pobrezia eta disparekotasun mailen areagotzeari alternatibak bilatzea dute helburu, bizitzaren iraunkortasuna ezarriz lehentasun gisa.

Ildo horretan, ekonomia sozialaren ikuspuntutik esperientzia interesgarriak abian jartzen ari dira esparru ezberdinetan, industrian, kontsumo ereduan, elikadura sisteman, etxebizitzan, energian, mugikortasunean etab. Euskal Herriaren kasuan hezkuntzaren esparrua da, hala ere, proposamen ekosozial horien aplikazio eta artikulazio mailarik apalenetakoa agertzen duen bat, esparru horretan eragitea ezinbesteko lana izan arren trantsizioaren oinarri kulturalak sendotze aldera. Aipaturiko hutsuneari erantzun nahi dio jardunaldiak, hitzaldi teoriko zein praktikoak lantaldekako dinamikez osatuta.