Egileak: Lorea Mendiola, Pilar González

Laburpena: Artikulu honek ikuspegi dinamikotik aztertzen du zer erlazio dagoen lurzoruaren erabileraren eta mugikortasun ereduaren artean. Azterketa Bizkaiko udalerrietan egin da, 2001. eta 2011. urteak hartu ditu barne eta lanerako joan-etorrietan jarri dut arreta. Erabilitako metodologia SURE ereduetan oinarritzen da, eta eredu horiek kontuan hartzen dute denborarekiko mendekotasuna aldien artean. Gainera, teknika ekonometriko espazialak erabiltzen dira, espazio-mendekotasunaren ondorioz emaitza alboratuak eta fidagarritasun gutxiko inferentziak saihesteko. Emaitzek adierazten dute populazio-dentsitatea funtsezkoa dela, hori baita garraiobide guztietarako eta bi denboraldietarako errepikatzen den faktore garrantzitsu bakarra. Ikus daitekeenez, hiri-ezaugarrien eta mugikortasun ereduaren arteko erlazioa aldatu egiten da denborarekin bai garraio pribatuaren kasuan, bai bizikletaz edo oinez egiten diren joan-etorrietan. Horrek iradokitzen du ezin direla politika estatikoak aplikatu. Beharrezkoa da hirigintza-politikaren eraginkortasunari jarraipena egitea, aldi bakoitzeko ezaugarri berezietara egokitzeko.

Irakurtzen jaraitu.