Ekopol (ekopol.eus) ikerketa taldetik artikulu berri bat egin dugu, gure kontsumo energetikoaren deshazkundearen garrantzia zientzilarien artean zabaltzeko.
Historian zehar, energia gehiago kontsumitzeak pertsonen bizi baldintzak hobetu ditu, baina azken urteotan jasangarri ez diren kontsumo mailak izaten ari gara. Ingurugiroan, gizarteko pertsona txiroenetan zein etorkizuneko generazioetan inpaktu larriak sortuz.

Ikerlan berri honetan, lehen aldiz deshazkundea justifikatuko lukeen egoera bat grafikoki ikustea posible izen da. Baina oraindik lortu den ONGIZATE ALDAKETA PUNTU (WELL-BEING TURNING POINT) hau sortzearen arrazoiak ikertzen ari gara, eta horregatik komunitate zientifikoan argitara eman dugu lorturiko emaitza!

ARTIKULU ZIENTIFIKOA hemen duzue eskuragarri: https://doi.org/10.1016/j.esd.2020.09.001