Egileak: Olatz Azurza, Iñaki Barcena

Zumaiako udalarekin hasi dugun harremanaren lehenengo fruituak hementxe ditugu. Herrian etorkizuneko trantsizio energetikoari buruzko hausnarketa prozesuan parte hartuko dugu, gure ikuspuntua eta jakintza elkarbanatuz.

Aldaketa garaia da izenburupean trantsizio energetikoan sakontzeko aukera izango dugu Zumaiako herriak gonbidaturik.  Aita Mari aretoan otsailaren 23an, parte hartuko dute Olatz Azurza eta Iñaki Barcena ekopoleko kideak.

Trantsizio energetikoa gero eta gehiago entzuten den kontzeptua izanik, hori diogunean zertaz ari garen azaltzen saiatuko gara.
Zein da bizi dugun egoera? Zeintzuk dira egoera horri buelta emateko erronkak?

Informazio gehiago: https://zumaia.eus/eu/agenda/hitzaldia-trantsizio-energetikoa-testuingurua-eta-erronkak