Egileak: Izaro Basurko, Iñaki Barcena, Unai Villena eta Olatz Azurza

2020ko irailaren 17an eta 18an, iberiar penintsulako 12 hiri birtualki bildu ziren mPower proiektuko ikasketa-ekitaldien lehen edizioan. Ekitaldian, trantsizio energetiko demokratiko eta justu batean hiriek lidergoa nola har dezaketen izan zen hizpide. Hiriek eta bertako eragileek subiranotasun energetikoa lortzeko ideia zabaldu ziren eta haien arteko etorkizunekko elkarrizketa baten hasiera ere izan zen.
Zer ikas lezakete hirietako arduradunek, besteekin batera, eraikinetako energia-eraginkortasunaren, jabetza publikoko energia berriztagarrien hedapenaren eta herritarren parte-hartzearen arloetan?

Parte hartu zuten zazpi hiriren trantsizio energetikoko historiak hiri bakoitzari buruzko bideo hauetan jaso ziren.
Hirietako bideoak ikus ditzakezu esteka honetan: https://municipalpower.org/videos/cadiz-regional-learning-event/

Ekitaldiaren emaitzei buruz gehiago irakurri nahi baduzu, honako artikulu hau ere bisita dezakezu: (gazteleraz)