Egilea: Izaro Basurko

Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-baliabideen Zentroak gonbidaturik,  apirilaren 23an Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen 3. Azokan parte hartu genuen.  Mahai inguruan hainbat gai jorratu genituen. Hitz egindakoa nabarmentze aldera,  nola lotu da ingurumen-hezkuntza gizarte-esparruarekin eta/edo giza eskubideekin argitzen saiatu ginela esan beharko nuke eta zergatik da garrantzitsua giza eskubideak ingurumen-hezkuntzarekin lotzea.

Klima Larrialdia eta energia trantsizioak ere present egon ziren, eta Artekom-ek aurkeztutako proposamen artistikoa oso interesgarria izan zen. Kontzientzia ekologikoak urteetan zehar edo hainbat testuingurutan egin duen ibilbidea aztertzea planteatu zuen Artekomeko Iratxen eta gainera, ekologiari buruzko hausnarketa sakon baten beharraz hitz egiteko aukera proposatu zuen, topikoetatik eta hastagh-etatik urrunduko dena.

Gure aldetik, TRADENER proiektuak eskainitako esperientziari buruz hitz egin genuen eta bereziki “Kaktusa Bizirik” antzerki obrari buruz, pedagogia berriak behar baitira ez bakarrik datuz, baizik eta emozioak erabiliz ere dugun krisi ekologikoari aurre egiteko.

Mahai inguruaren bideoa hementxe duzue ikusgai: