Egilea: Iñaki Barcena

Zumaian egindako hitzaldiarekin jarraituz, apirilaren 15ean Iturolan (Hernanin) izan ginen Udaletxeak gonbidaturik. Hernaniko Udala lantzen ari den Jasangarritasun Energetikoaren Ekintza Planaren barruan egin genuen hitzaldia, herrian sortu diren energia-kontsumoari, burujabetasunari eta energia arazoez hausnartzeko asmoz. Udalak berak energia gutxiago kontsumitzeko beharraz ohartarazi du “Ezin dugu orain arte bezala kontsumitzen jarraitu, laster baliabide naturalak agortuko direlako. Beraz, ekintza-planean gogoeta bat proposatzen da mugikortasunari buruz, prestakuntza-, kontsumo- eta elikadura-ereduen egokitzapenari buruz, eraikinen birgaitze energetikoari buruz… betiere energia-kontsumoa murrizte aldera “.

Hitzaldi aretoa jendez lepo.

Hitzaldia Energia Trantsizioen inguruan egin genuen, eta partaidetza handia egon zen, bai kopuru aldetik eta baita hitzaldia eta gero sortu zen galde-erantzunen aldetik ere.

Hementxe duzue emandako hitzaldiaren bideoa eskuragarri: