2021ean mende erdi bete da liburu hau argitaratu zenetik. Liburu horren garrantzia eta sakontasuna areagotu baino ez da egin argia ikusi zuenetik. Gizarte-zientzien arloan, “Entropiaren legea eta prozesu ekonomikoa”
Nicholas Georgescu-Roegen-en obra nagusia, ekonomiaren analisietan ikuspegi berri bat lortzen lagundu zuen, berak bioekonomia deitu zuena eta gero ekonomia ekologiko gisa garatu dena.

Bere ekarpen zientifikoez haratago, eta ekonomiaren gogoeta termodinamikoetatik sortzen den objektibotasun hotza alde batera utzi gabe, Georgescu-Roegenen lanak, kapitalismo fosilistak sortutako kulturaren, ideien eta bizimoduaren eremuan, astindu intelektual handia suposatu zuen .

« The Entropy Law and the Economic Process » -ek baliabideak agortzearen arazoaz eta etengabeko hazkundea eskatzen duen sistema ekonomiko baten iraunkortasun termodinamikorik ezaren arazoaz ohartarazten zuen, baina, era berean, lehenago edo geroago munduak ordutik izan duen bidetik jarraitzeak izango zituen inplikazio moralei aurre egiten zion.1971n etorkizun arriskutsua zena, 2021ean gure gizarteak aurre egin behar dion arazorik larriena da.

Azaroak 9an Sarrikon, 11:30etan honi buruzko jardunaldia izango dugu:

 

  • Joan MARTÍNEZ ALIER: “Ekonomia industriala ez da zirkularra, entropikoa baizik. Arrakala metaboliko hori da gizarte- eta ingurumen-gatazken kausa nagusia”.
  • Mirene BEGIRISTAIN: Ekonomiarekiko dugun lotura birpentsatzen: Ekofeminismotik egindako proposamenak
  • Antonio VALERO: “Termoekonomia: Georgescu-Roegen ezagutu ez arren, bere garapenean lagundu zuen zientzia”