EHUko GEZKI insitutua eta ekopol ikertaldeak energia komunitateen inguruko ikastaroa antolatu du ekainerako.

Deskribapena

Energia-komunitateen inguruko hurbilpen ugari eta desberdin aurkitu daitezke eta Europako Batasunak ere Energia-Komunitateen inguruko definizioa bat ere egiten du bere zuzentarauen bidez.

Oraingoz, Europako araudia ez da osoki ezarri Espainiako Estatuko legedian ezta Euskal Herriko legedian. Badirudi Ekonomia Sozialak izan dezakeela zer esana gaia honetan, are gehiago dagoeneko badira gurean Ekonomia Sozialeko entitateak protagonista diren Energia-Komunitate ekimenak.

Testuinguru honetan, zeinetan Europako araudia gurera ekartzen den bitartean eta ekimen/esperientziak garatzen ari diren honetan, hausnarketarako eta eztabaidarako garai bereziki egokia da.

Begiratu programa esteka honetan eta anima zaitez! (https://www.uik.eus/en/activity/energia-komunitateak-ekonomia-soziala-aukerak-erronkak-euskal-herrian)