UPV/EHUko diziplinarteko ikerketa batek abeltzaintza-sistema horretarako eredu jasangarriak planteatzen ditu

Mendiko artzaintzak, kalitatezko produktuekin batera, onura sozioekologikoak dakarzkio gizarteari. Hori da UPV/EHU buru duen ikerketa-proiektu baten ondorioetako bat. Horrez gainera, mendiko artzaintzari buruz sor daitezkeen gatazkak kudeatzeko eta interes desberdinak bateratzeko diziplinarteko metodologia partizipatibo bat proposatzen du.

Podkastean entzungai: Bizkaia Irratiko Lau Haizetara programan.

Gehiago jakiteko: https://www.ehu.eus/eu/-/mendiko-artzaintzaren-onura-sozioekologikoak

Arantza Aldezabal, Luis Javier Rodríguez Barrón eta Eneko Garmendia | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.