Mahai-inguruak: Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea?
- π Data: Martxoak 23, osteguna
- π Lekua: Gasteiz, Letren Fakultateko areto nagusia
- π€ Ordutegia: 18:00etatik 20:30ak arte.
Ondo dakizunez, egunotan Euskadin energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldetik uste dugu garrantzitsua izan daiteela eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko ahalegin bat egitea. Horregatik, EHUgunerekin batera, zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian.
Hiru data eta hiru leku aukeratu ditugu, ahalik eta jende gehienak hurbiltzeko aukera izateko. Hizlariak perfil eta iritzi desberdinetakoak izango dira hiruretan.
- Lehenengoa Donostin izan zen, otsaialaren 23an, arratsaldeko 17:30etan, Carlos Santamaria Zentroan (Ibaetako Kanpusa). Hona hemen ekitaldiaren kronika txiki bat, Mikel Elkoroberezibarren aldetik: Berriztagarrietatik kontsumo aldaketara (Berria)
- Bigarrena, Gasteizen egingo dugu, martxoaren 23an, 18:00etan. Egindako ekitaldi osoa ikus daitekeΒ esteka honen bidez, eta hemen Edurne Begiristainek idatzitako kronika: Trantsizioaren korapiloak (Berria).
- Hirugarrena eta azkena, Bilbon izango da, apirilaren 25ean, 18:00etan, Bizkaia Aretoan.
Laster, eztabaidaren edukiak jasotzeko, bideo bat eta testu bat argitaratuko ditugu.
Sarrera librea. Izena emateko:Β Izena emateko formularioa
Bertan itxarongo zaitugu!
Gasteizen izango ditugun hizlariak:
Rebeka Gonzalez de Alaiza (Araba Bizirik)
Zaintzaren sektorean lan egiten duen herriko emakumea. Arabako Mendialdeak, Lamingorriak, Arabako Mendiak Aske, Araba Bizirik eta Euskal Herria Bizirik ekimenetako militante, sortzaile eta bultzatzailea. Natura maite du eta bertako basoez eta bertako izaki basatiez maiteminduta dago. Landa-eremuaren eta lurraldeari lotutako erabaki deszentralizatuen defendatzailea.
Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza)
Nafarroako Erriberaren Zentral Termikoen aurka borrokatu zuen, Izquierda Unidako eta UPSCko Castejongo zinegotzia izan zen, Nafarroako IUko parlamentari gisa jardun zuen eta dimisioa eman zuen, eta Sustrai Fundazioko buru da. Ekintzaile erriberotar hau duela zazpi urtetik Sakanan bizi da.
Mikel Otero (EH Bildu)
Ingurumenari lotutako militantzia Leitzarango autobiaren aurkako mugimenduan hasi zuen, eta frackingaren aurkako mugimenduan aritzeak energia gaiaren ezagutzan sakontzea ekarri zion. Ofizioz su-hiltzailea, 20 urtez. 2016tik legebiltzarkidea da, EH Bildu koalizioan eta Trantsizio Ekologikoko idazkari da.
Injineru industriala, bizitza osoa Fagor Taldean lanean, 7 urtez Fagor Arrasteko Lehendakari izan zen eta azken 6 urteetan Fagor Taldeko Iraunkortasun arduraduna da. Kooperatibagintza, herrigintza eta iraunkortasuna dira bere lan esparruak.
Aitziber Sarobe (Mondragon Unibertsitatea)

Eta moderatzailea:
Leire Urkidi (Ekopol-EHU)
Ingurumen Zientzietan lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea, 2005), Giza Geografian IAD (UAB, 2008), Ingurumen Ikasketetan doktorea (UAB, 2011) eta Ikasketa Feministetan masterduna (Jaume I, 2018). Zor Ekologikoaren, Zor Energetikoaren eta Trantsizio Energetikoaren inguruko ikerketa proiektuetan egin du lan, eta emakumearen egoera baserri munduan aztertuz.


