Euskadin energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa.
Horregatik, zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian. Hiru data eta hiru leku ezberdinetan egon gara, eta hona hemen haien bideo-laburpenak:
1. Donostin, otsaialaren 23an, Carlos Santamaria Zentroan (Ibaetako Kanpusa)
2. Gasteizen, martxoaren 23an, Letren Fakultatean
3. Bilbon, apirilaren 25ean, Bizkaia Aretoan
Hiru bideoak bilbotar Yolanda Reclusa Esnozek grabatu eta editatu egin ditu. Ikus-entzunezko proiektuen sustatzailea, telebistako errealizadorea eta komunikazio politikoko irakaslea, bere lanak vimeo-n eta instagram-en jarraitu ahal dituzu.