🌱Solasaldia: Larrialdi klimatikoa: nola heldu unibertsitate-gizarte arteko harremanetik?
🗣️Solaskideak: Unai Ortega, Oihane Garcia eta Olatz Grijalba (trantsizio ekosozialean eta justizia klimatikoan adituak eta EHUko Irakasleak)
Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitateak (UPMS), Mugarik Gabeko Ingenieritzak eta EMAUSek bultzatuta, antolatutako solasaldira gonbidatzen zaituztegu. Solasaldian Olatz Grijalbak arlo teknikotik hitz egingo digu arkitekturak ematen dion ikuspegiari esker, Unai Ortegak didaktika sailean egiten duen lanari esker hezkuntza ekosoziala nola txertatu azalduko digu eta Oihane Garciak soziologiatik beste praktika batzuk hurbilduko dizkigu herri hezkuntzan duen esperientziari esker.
- Gustatuko litzaizuke ingurumen-dimentsioa ikasgelan txertatzea, eta zailtasunak dituzu zeharka egiteko?
- Ez dakizu nondik hasi eduki ekosozialak irizpide tradizionalekin lotzeko, eta kosta egiten zaizu horretarako metodologia egokietan pentsatzea?
- Erakunde bateko kide zara, eta gustatuko litzaizuke unibertsitatearekin modu horizontalean eta eraldatzailean lotzea krisi ekosozialari zorrotz heltzeko, baina ez dakizu nola hurbildu, ezta zer ate jo ere?
Formatua: Bimodal 🔀(Bilboko Ingeniaritza Eskolan EHU-UPV)
Data: Urriak 29 Ordua: 11:00-13:00
Edozein saiotan izena emateko: Izen emateko formularioa https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc5sArF5xg5fS9suUO6boUHuc5cH62C7AqGmvBMv8hWWJWTRA/viewform