Graduatua (2021) Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan, eta espezializatua (2022) Industria, Garraio eta Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren eta Jasangarritasunaren Ikerketan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2022tik hona ikerlaria da unibertsitate horretan, Energia Ingeniaritza Sailean. Eusko JaurlaritzakĀ aintzatetsitako Ekonomia Politikoa eta Ekologia Politikoa (EKOPOL) ikerketa-taldeko kide ere bada.
UPV/EHUko Elektronika eta Telekomunikazio doktoretza-programan tesia garatzen ari da, Rosa Lago eta Estitxu Villamorren zuzendaritzapean. EHUkhi eta EuskoPVmap proiektuen barruan, bere ikerketa-ildoak teilatu fotovoltaikoaren potentziala ebaluatzera bideratuta daude, bereziki eskala handiko eskualdeetan, bai eta haren gizarte- eta ingurumen-inpaktuak ere, autokontsumo kolektiboaren ereduan oinarritutako energia-komunitateak ezarriz.
Aurretik, bere jarduera akademiko-profesionala hainbat erakundetan garatu du, hala nola Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Energia Ingeniaritzako Institutuan (2017), non Termika Arloko laborategietan Goi Mailako Teknikari gisa lan egin zuen, eta Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartean (2019), Debabarrena inguruan energia berriztagarrien oinarritutako mikrosareen bideragarritasuna aztertuz.