Ortzi Akizu-Gardoki2020-05-08T19:18:37+02:00


Ortzi Akizu-Gardoki Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 2011. urtetik. Egun, Bilboko eta Gasteizko Ingeniaritza Eskoletan ematen ditu klaseak, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailean. Ekonomia zirkularreko EHU-ko postgraduan irakaslea da bizitza zikloaren analisia ikasgaia lantzen. Aurretik, Teknalian ibilgailu elektrikoen integrazioaren ikerketan, eta Pakistanen, Felix Baltistan Fundazioan, garapenerako teknologia egokien sorkuntzan lanean jardun du. Ikerketa egonaldiak burutu ditu Mexikoko Universidad Iberoamericana-n, Politecnico di Torino-n, eta Australiako University of New South Wales-en. Eta ekosoziologiaren arloan, Ekologistak Martxan-ekin eta Mugarik Gaberko Ingeniaritza-rekin ere kolaboratu du.
Bere ikerketa egungo konstumo ereduaren jasangarritasuna aztertzean datza. Horretarako hiru ikerketa metodologia nagusi lantzen dituelarik: batetik Input-Output tresna, nazio edo zonalde ezberdinen aztarna energetikoa kalkulatzeko; bestetik Bizi-Zikloaren Analisia, enpresa edo produktu ezberdinen ingurugiro inpaktua kalkulatzeko; eta azkenik ekodiseinua, produktu berriak sortzerakoan berauen diseinu jasangarriagoa burutzeko.
Ortzik University of New South Wales-eko eta Basque Center for Climate Change-eko adituekin kolaboratzen du ikerketa hauek aurrera eroateko.

Web orriaren argitalpenak

Go to Top