Ortzi Akizu-Gardoki Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 2011. urtetik. Egun, Bilboko eta Gasteizko Ingeniaritza Eskoletan ematen ditu klaseak, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailean. Ekonomia zirkularreko EHU-ko postgraduan irakaslea da bizitza zikloaren analisia ikasgaia lantzen. Aurretik, Teknalian ibilgailu elektrikoen integrazioaren ikerketan, eta Pakistanen, Felix Baltistan Fundazioan, garapenerako teknologia egokien sorkuntzan lanean jardun du. Ikerketa egonaldiak burutu ditu Mexikoko Universidad Iberoamericana-n, Politecnico di Torino-n, eta Australiako University of New South Wales-en. Eta ekosoziologiaren arloan, Ekologistak Martxan-ekin eta Mugarik Gaberko Ingeniaritza-rekin ere kolaboratu du.
Bere ikerketa egungo konstumo ereduaren jasangarritasuna aztertzean datza. Horretarako hiru ikerketa metodologia nagusi lantzen dituelarik: batetik Input-Output tresna, nazio edo zonalde ezberdinen aztarna energetikoa kalkulatzeko; bestetik Bizi-Zikloaren Analisia, enpresa edo produktu ezberdinen ingurugiro inpaktua kalkulatzeko; eta azkenik ekodiseinua, produktu berriak sortzerakoan berauen diseinu jasangarriagoa burutzeko.
Ortzik University of New South Wales-eko eta Basque Center for Climate Change-eko adituekin kolaboratzen du ikerketa hauek aurrera eroateko.
Web orriaren argitalpenak
Mundu mailako injustiziak elektrizitatearen ordainketan
Egilea: Ortzi Akizu-Gardoki, Gorka Bueno, Roberto Bermejo Artikulu osoaren esteka: [...]
Ekodiseinua eta Bizitza Zikloaren Analisiaren arteko uztartzearen bidez, xaboien inpaktuen analisia.
Egilea: Ortzi Akizu-Gardoki, Blanca de Ulibarri, Maider Iturrondobeitia, Rikardo Minguez, Erlantz Lizundia -- UPV/EHU barnean, [...]
Hiri-energia-trantsizioak Europan, gizarte- eta ingurumen-inpaktu txikiko hirietara
Egileak: Olatz Azurza, Izaro Basurko, Estitxu Villamor, Ortzi Akizu-Gardoki, Alvaro [...]
Zer da aztarna energetikoa?
Naiz irratiko Gelditu Makinak irratsaioan Eli Pagolak gure taldeko Ortzi [...]
COVID garaian mugikortasun ezak eragin duen emisioen murriztea kalkulatzen
Egilea: Ortzi Akizu-Gardoki COVID-19ak inpaktu aurrikustezinak izan ditu egungo gizartean, [...]
Bizitza zikloko inpaktuen analisia: Li-Su
Egilea: Ortzi Akizu-Gardoki Aurreko ikerketetan eredu energetiko jasangarri batera iristeko [...]