Rosa Lago Aurrekoetxea2020-07-20T11:04:08+02:00

Rosa Lago Aurrekoetxea. Fisikan litzentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1995). Fisikan doktorea Madrilgo Universidad Politécnica unibertsitatean (Instituto de Energía Solar, IES-UPM), siliziozko eguzki zelkula fotovoltaikoen arloan (2002). 2002tik 2013ra EHUko Teknologia Mikroelektronikako Institutuko kide moduan arlo fotovoltaikoan ikertu zuen. 2013tik 2018ra EHUko Parte Hartuz-eko kidea izan zen.
2002an EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan sartu zen, gaur egun irakasle agregatua izanik. 2011tik Ekopol taldeko kidea da ikerketa-lerro bi nagusi landuz: zor ekologikoa (Ipar globalak Hego globalari zor diona, erregai fosilen ustiapena dela eta) eta iturri berriztagarrietan oinarrituriko trantsizio energetikoa.

Web orriaren argitalpenak

Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriaren urteko kontsumo elektrikoaren % 38 lor daiteke

2025/06/23 |

Energetikoki bideragarriak diren Gasteizko teilatuen urteko batez besteko potentzial fotovoltaikoa, [...]

Go to Top