EKOPOL ikerketa-taldeak trantsizio energetikoaren arloko ikerlari-lanpostua eskaintzen du, EHUkhi proiektuaren esparruan. EHUkhi proiektuaren helburua da EHUko campusetako eraikinetan integratutako panel fotovoltaikoen bidez energia elektriko berriztagarria sortzeko ahalmen fisikoa, teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzea. SIG (Informazio geografikoko sistemak) softwarea erabiliz, aukeratutako eraikinen gaineko eguzki-erradiazioaren mapak lortu nahi dira. Garatutako metodologia eskala zabalagoko potentzial fotovoltaikoaren kalkulura egokituko da (hiri eta eskualde mailan), eta autokontsumo elektrikoaren mailak ebaluatzeko erabiliko da. Emaitzek trantsizio energetikoko egoerak aztertzeko balioko dute.

Lan deskribapena: Lanaldi osoko lanpostua izango da, EHUkhi proiektuarekin eta Ekopol ikerketa-talde finkatuarekin koordinatuta. Ikerlariak EHUkhi metodologia aplikatu beharko du hiri eta eskualde mailan, teilatuan energia fotovoltaikoko eta autokontsumo elektrikoko potentzialak lortzeko. Beraz, SIG (GRASS, QGIS) tresnak eta programazio-lengoaiak (Python) erabili beharko ditu. Emaitzak hartuz eta trantsizio energetikoko egoerak aztertzeko asmoz, Europar Batasuna eta Espainia, eta Euskadiko trantsizio planak ebaluatuko dira.

Ekopol ikerketa-taldeko elkarlanean arituko du hainbat eginbehar betez, hala nola:

• Koordinazio bileretan parte hartu eta koordinazio / dinamizazio lanetan lagundu

• Ekopol-eko azpitaldeen arteko harremanak bideratzen eta antolatzen lan egin.

• Ekopol web orriaren kudeaketan lagundu

Ezinbesteko baldintzak:

Hauetako gradu bat eginda eukitzea: Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua, Fisika, Ingeniaritza Elektrikoa, Industria Teknologiak, Ingurumen Zientziak, Telekomunikazioak.

Doktorego-programan sartzeko masterren bat egina izatea, Energia Eraginkortasuneko Ikerketari lotutako masterrak lehenetsiz: jasangarritasuna industrian, garraioan, eraikuntzan eta hirigintzan; ekonomia zirkularra; energia-ingeniaritza jasangarria.

Ingeles eta euskara maila altua

Kontratuaren iraupena: 24 hilabete, lanaldi osoan

Non aurkeztu: Eskaintza Lanbiden bitartez kudeatuko da, interesatuek irailaren 30a baino lehen Lanbiden alta eman beharko dute.

Argibideetarako: Jarri harremanetan rosa.lago@ehu.eus helbidean