Egilea: Josu Larrinaga Arza

…trantsizio energetiko, baina batez ere, ekosozial zuzen batek energia berriztagarrien zabalpen azkar eta esanguratsua behar duela, ezin eztabaidan egon; kontua da ezinbestekoa den prozesu horrek, ondo bidean, baldintza minimo batzuk behar dituela, aspalditik ekologismoak eta ezker alternatibak planteatu dituenak: lurralde antolakuntza eta bertako populazioen parte hartzerako mekanismoak eta demokrazia deliberatiboa. Honek ez ditu aseko Urriko Iraultza berriaren zain direnak, ezta naturaren ikuspegi erromantiko eta paradisukoa dutenak ere, baina funtzionatzen du, arazoak konpontzen ditu, posizioak hurbildu eta ezbaiak leundu. Munduan etsenplu asko daude, eta hemen? Irurtzun-Tolosa autobidea, apika…

Euskal gizartean megraproiektu eolikoek hainbat gatazka, kezka eta ezinegon sortu dituzte, eta gaiaren inguruko gogoeta marko ezberdinak jorratzen ari dira. Zentzu horretan joan den ostiralean Josu Larrinaga Ekopoleko kideak Berrian argitaratutako iritzi-artikulu osoa duzue hemen irakugai: Lurraldea ala funtzioa.