Josu Larrinaga Arza2020-05-26T15:21:13+02:00

Josu Larrinaga Arza (Sodupe Bizkaia, 1964) EHUko Gizarte Antropologia graduko irakaslea da, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (HEFA), bertan bere espezializazioa Euskal Kultura dela: bere doktoretza tesia euskal pop musika -edota basque cosmic music- aztertzen egin zuen eta. Baina graduondoko ikasketak egin zituen Lurralde Antolakuntzan eta Gizarte Ikerkeketan eta asko aztertu ditu ekologiaren inguruko gizarte mugimenduak (Zornotza Bizirik, AHT-ren kontrako mugimenduak, agroekologia, animalismoa,…) baita hiri-soziologiaren inguruko fenomenoak, batez ere Bilbon (tartean Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren parte-hartze prozesuak martxan jartzen lagundu). Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea izan zen eta orain ekopol-en dihardu, batez ere fenomeno kultural eta ekologikoen uztarketa ikertzeko asmoz (hala nola prometeismoa edota biofilia). Ekologiaren inguruko podcast dibulgatiboak egiten ditu Bilbo Hiria Irratian eta noizbehinkako kolaborazioak Berria egunkarian eta Badok web-ean, kasu hauetan musika eta kultura gaiekin.

Web orriaren argitalpenak

Go to Top