ekopol diziplina anitzeko ikerketa-taldea da eta gizarte zein ingurumen-arazoak lantzen ditu. Taldearen helburua gizartean garrantzia eta eragina duten gaiei buruzko ekarpenak egitea da, hala nola iraunkortasun ekologikoa eta gizarte eta ingurumen-krisia, klima-aldaketak, herritarren parte-hartzea eta ingurumen-justizia, ekonomia zirkularra eta ekofeminismoa landuz.
Gure interesa ez da soilik gai horiek aztertzea, baizik eta ikerketa horiek gizartean aplikatzeko eta zabaltzeko bokazioa dugu. Horregatik, ez dugu esparru akademikoan soilik jarduten duen ikertzaile-talde bat izan nahi, baizik eta unibertsitatearen eta gizartearen artean egon behar duen harremanaren jakitun, ekopolek dibulgazio-jarduera bat garatu nahi du, aholkularitza emanez eta herritarren partaidetzako eta hainbat gizarte-eragilerekin lankidetzan aritzeko prozesuak eta esperientziak bultzatuz, Euskal Herrian sakontze demokratikorako eta gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunerako baliagarria izan dadin.
Horretarako, ikerketa eta irakaskuntza kolektiboko jarduerak egiten ditugu, zeinen xedea gizartearentzat erabilgarria izatea den, honako jarduera hauen bidez:
- Ikerketa zorrotza, independentea eta zeharkakoa egitea.
- Ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabakiak hartzea erraztea.
- Gizartearen beharrak eta eskaerak asetzen dituzten kalitatezko zerbitzuak ematea.
- Herritarren kontzientziazioan parte hartzea.