Lynn Margulis-en omenez solasaldiak “Zientzia eta ekologismoaren sinbiosia”

📅 Datak: Urriak 18-28


2021. urte honetan 10 urte bete dira XX. mendeko ikertzaile garrantzitsuenetako bat, Lynn Margulis, hil zela. Bere lanaren garrantzi zientifiko eta politikoa ondo ezagutzen dutenen eskutik ( fisikariak, mikrobiologoak,filosofoak, ekofeministak…) lankidetzaren eta sinbiosiaren ideian sakondu nahi dugu hitzaldi-ziklo honekin. Bere ibilbide ikertzaile osoan zehar, ikerketa gehienak lehiaketek eboluzio-prozesuetan duten zereginari erreparatzen zioten bitartean, berak erakutsi zuen lankidetza indar boteretsua dela, gutxienez, bizitzaren agerpenean eta garapenean. Lynn Margulisek esan ohi zuen:

“Bizitza batasun sinbiotiko eta kooperatibo bat da, elkartzen direnei arrakasta lortzen uzten diena”.

Bere ideiak ezagutu eta eztabaidatzera gonbitatzen zaituztegu. Aukera ezin aproposagoa iruditzen zaigu krisi ekosozialari irtenbideak bilatzeko premian gauden egoera honetan. Ongi etorriak!

  • Urriak 18: Katakrak (Iruñea): Zaraitzu Arberatz-ekin: “Lynn Margulis: Biziaren eta sinbiosiaren arteko topaketa”
  • Urriak 22: Zapateneo (Gasteiz) : Ricardo Amils (CSIC) eta Carlos de Castro (Valladolideko Unibertsitatea): “Recordando a Lynn Margulis- La fuerza de la simbiosis”
  • Urriak 27: Martin Ugalde Aretoa (Andoain): Arantza Etxeberria (UPV/EHU): “Sinbiogenesia: biziaren ikuspegi kolaboratzailea”
  • Urriak 28: Ekoetxea (Bilbo): Itxaso Apraiz (Gune Ekosozialista): “Lynn Margulis zientzilari ederra”