Egilea: Olatz Azurza
Urtarrilean, gure lankide Olatz Azurzak doktoratu aurreko ikerketa-egonaldia egin zuen Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) unibertsitatean, Baionako Nive campusean. Harrera TREE-CNRS laborategiko kide Julien Rebotier CNRS ikertzaileak egin zuen. Esperientzia horrek, gainera, bi taldeen arteko loturak estutzea eta etorkizunean lankidetzak planteatzea ahalbidetu zuen.