Egileak: Itxaro Latasa eta Juan Sádaba
Noiz: Urriak 8, 9 eta 10
Non: online
Arkitekturaren mugak eta erronkak ikuspegi kritikotik lantzeko saioak egingo dira aste honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Bertan, Ekopoleko bi kidek parte hartuko dute, arkitektura ikuspegi jasangarritik jorratzeko helburuarekin, baina, hiru egun iraungo dituen solasaldi honetan beste hainbat gai ere jorratuko dira, hala nola arkitektura parte-hartzailea, konfliktupean dauden hiriekin harremanak, diruaren kudeaketa etikoa, diseinu hezkuntzaren etorkizuna… Arlo bakoitzeko aditu interesgarriek parte hartuko dute urriaren 8an, 9an eta 10ean egingo diren online bilera hauetan. Izena eman hemen