Tresna honen bidez, jarduera baten ingurumen-aztarna kalkulatu ahal izango duzu ingurumen-inpaktuko hainbat kategoriatan, hala nola klima-aldaketa, aztarna hidriko, energia-kontsumo, hainbat toxikotasun, eutrofizazio eta beste batzuetan.
Tresna kalkulu-orri bat da, eta bertan energiaren eta materialen kontsumoen, hondakinen sorreraren, garraio-beharren eta elikagaien kontsumoaren inbentarioa bildu beharko duzu. Tresnak kalkuluak egingo ditu bizi-zikloaren analisiaren datu-baseen dokumentazioaren laguntzarekin.
Tresnak erabilera-eskuliburu bat du, erabileran laguntzeko. Era berean, aurkezpen labur bat ere badu, kalkulu-metodologia azaltzeko.
Tresna hau EHU-Aztarna proiektuaren esparruan landu da. Proiektu hau UPV/EHUko Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisorako Zuzendaritzak bultzatutako Campus Bizia Lab programaren barruan dago.