EHUkhi proiektuak hainbat diziplinatako irakasleak, ikasleak eta gizarte-erakundeak biltzen ditu, UPV/EHUko ikastetxeen elektrizitate berriztagarria sortzeko potentziala ebaluatzeko. Azken urteotan, EHUKhik aurrerapausoak eman ditu UPV/EHUren eta haren ingurunearen burujabetza energetikoa eraikitzeko definizioan, eta helburu hauek planteatu ditu: EAEko potentzi fotovoltaikoa kalkulatu ahal izatea, unibertsitate-ingurunean energia-komunitateak ezartzea autokontsumo kolektiboaren ereduaren arabera, edo energia-trantsizioko ekintzak finantzatzeko bide posibleak zehaztea.
Datorren maiatzaren 7an, Gasteizko Farmazia Fakultatean, EHUkhi proiektuaren sustatzaileekin eta parte-hartzaileekin elkarrizketa gune batera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, EHUkhirekin batera aurten beren GrAL/MAL garatu egin duten ikasleen azalpenak eta eztabaida izango ditugu.
Saioa aurrez aurre zein streaming bidez jarraitu ahal izango da.