Joan den maiatzaren 7an Farmazia Fakultatean EHUkhi proiektuaren inguruko aurkezpena egin genuen. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, hainbat ikaslek egindako lanak azaldu zituzten: Gasteizko potentzial fotovoltaikoaren kalkuluaren inguruan, web plataforma interaktibo baten inguruan, potentzial eolikoen inguruan edota energia komunitateen inguruan solastu ziren, besteak beste.
Jardunaldi osoa hemen duzu eskuragarri.