EHUgune Mahai-ingurua: I Klimagune: Klima-aldaketaren aurkako borroka: betetzen ari al gara Parisko Akordioaren bide-orria?
- đź“… Data: Apirilak 25, asteartea
- 🏛 Lekua: Bilbo, Bizkaia Aretoko Pio Baroja gela
- 🕤 Ordutegia: 18:00etatik 20:00ak arte.
Programa
- 18:00Â Ongietorria:
- David Hoyos. EHUko Konpromiso eta Eragin Sozialeko zuzendaria.
- 18:10Â Mahai-ingurua:
- MarĂa JosĂ© Sanz. BC3, Basque Centre for Climate Change zentroko zuzendaria.
- Jorge Riechmann. Etika eta Filosofia Politikoko irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
- Maria Garcia. IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria.
- Iñaki Barcena. Zientzia Politikoko irakasle osoa eta EKOPOL ikerketa taldeko kidea (UPV/EHU)
- Moderatzailea: Estibaliz Sáez de Cámara. UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaria
- 20:00etan:Â Ekitaldiari amaiera ematea
Testuingurua eta helburuak
2015ean COP21eko 196 alderdik Parisen sinatutako Parisko Akordioa nazioarteko lehen itun juridikoki loteslea izan zen, herrialde guztiak elkartu zituena klima-aldaketari aurre egiteko eta haren ondorioetara egokitzeko. Helburua munduko berotze maila 2tik behera mugatzea izan zen – ahal izanez gero 1,5 gradu zentigradutara – industriaurreko mailekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak nabarmen murriztuz. Horretarako, IPCCren txostenetan jasotako adostasun zientifikoak adierazten zuen isuri globalak erdira murriztu behar zirela 2030erako, eta zero isuri garbi lortu 2050ean, tenperaturen igoera gelditu eta, beharbada, lehengoratu ahal izateko. EB izan zen Parisko akordioari jarraiki isurketak murrizteko helburua aurkeztu zuen lehen ekonomia handia, eta 2030erako berotegi-efektuko gasen isurketak % 55 murrizteko konpromisoa hartu zuen, 1990eko mailarekin alderatuta.
Indarrean sartu eta zortzi urtera, mahai-inguru honek ingurumenaren munduko eguna baliatu nahi du klima-aldaketaren aurka mundu mailan, estatuan eta autonomia-erkidegoan hartutako konpromisoen betetze-mailari buruzko gizarte-eztabaida bultzatzeko, eta, adituekin batera, bide zail baten argi-itzalei buruz eztabaidatzeko. Bide zail hori, Antonio Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusiaren hitzetan, “Gizadiarentzako alerta gorria da”.
Izena ematea
Plaza mugatuak edukiera bete arte