Egilea: Izaro Basurko
Urriaren 29an Hegoako “Iraunkortasun ekologikoa: trantsizio bideak arakatuz” jardunaldietan parte hartu genuen, ekopol eta TRADENER bezala “Energia Trantsizioak Euskal Herrian” izeneko aurkezpen txiki bat eginez.
Mahai inguru birtualean Acción Ecológicako Esperanza Martinez, Red de Transición-eko Cristian Moyanok, EHNEko Alazne Intxauspek eta laurok munduan zehar eta bereziki Euskal Herri mailan ditugun erronka, zailtasun, muga eta konponbideei buruz eztabaidatu genuen.
Kapitalismo berdearen arriskuak, herrialde txirotueatik jasotako ikaspenak, trantsizio mugimenduen egoera, zein egun, euskal herrian ditugun elikadura eta energia erronkak izan genituen hizpide eta bertaratutako lagunen galderek eztabaida mamitsua sortu zuten.
Egindako aurkezpena ikusi nahi baduzue hementxe duzue eskuragarri: https://ehubox.ehu.eus/s/GRrtqHLwTE3zqsM