Klima eta energia krisia, zein horren inguruan mugimendu ekologistan sortzen ari diren eztabaidak aztertuko ditu Berriak aste honetan zehar. Gaur Iñaki Bárcena Ekopoleko koordinatzaileari, eta Aitziber Saroberiri egindako elkarrizketa argitaratu dute. Biek uste dute Mugimendu Ekologista indarberrituta datorrela. Mirari teknologikoen falaziari buruz ere hitz egin dute, eta aipatu dute, besteak beste, desazkunde material eta energetikoaren aukera ez dela zertan tragikoa izan behar.
Hemen duzue elkarrizketa osoa ikusgai: Sistemaren kontraesanak, ageriago.
Aitziber Sarobe eta Iñaki Barcena, Bilbon, Zorrotzaurren, BERRIArekin egindako hitzorduan. ARITZ LOIOLA / FOKU (Berria)