Egileak: Lorea Mendiola, Pilar González, Angel Cebollada
Mugikortasunak ingurumenean dituen ondorioak eta lurzoruaren erabilerekin duen lotura izan dira azken denboran eztabaida zientifikoaren muinetako bat. Artikulu honen helburua da hiri-garapen mota desberdinek mugikortasun ereduekin zerikusia duten aztertzea eta bereziki lanerako joan-etorriek ingurumenean duten inpaktuan eragina duten zehaztea. Analisia utalerri mailan egiten da, 1991 eta 2001 bitartean Bizkaian izandako desurbanizazio prozesua kontuan hartuta. Sekzio gurutzatuko datu geoerreferentziatuekin lan egiten denean, espazioak paper garrantzitsua izan ohi du spillover efektuen iturri gisa. Ondorioz, ekonometria espazialeko metodoak aplikatu dira. Emaitzen arabera, mugikortasunaren ingurumen-inpaktuaren hazkundeak populazio-dentsitate eta kontzentrazio geografiko txikiekin eta bizitegi-espezializazio handiarekin lotzen dira. Are gehiago, hazkunde horiek handiagoak dira ingurumen-inpaktu handiagoa sortzen duten beste batzuez inguratutako kokapenetan.