Egilea: Oihane Garcia

Oihane Garciak, parte hartuko du ekainaren 2tik 4ra egingo den Ingurumen Hezkuntzako mintegian: XIV Seminario de investigación en educación ambiental y educación para el desarrollo sostenible: Landa-munduaren eta ezagutza tradizionalen papera Iraunkortasunean.(pdf)

Hona hemen bere aurkezpenaren izenburua eta laburpena:

“INGURUMEN-ARLOKO HERRI-HEZKUNTZA ETA JAKINTZEN ARTEKO ELKARRIZKETA. TRANTSIZIO EKOSOZIALETAN AURRERA EGITEKO GAKOAK”

Laburpena: Ingurumenari buruzko herri-hezkuntza oso zabalduta egon da landa-munduan, komunitateak inguruneari buruz dituen jakintzak sortu, transmititu eta modu esanguratsuan bereganatzeko. Gaur egungo dimentsio anitzeko krisia dela eta, gizarte- eta ingurumen-arazo konplexuei aurre egiteko jakintza zientifikoa, teknikoa eta espezializatua eskatu ohi da, eta, testuinguru horretan, beharrezkotzat jotzen dugu ingurumen-jakintza herrikoiak aintzat hartzea eta balioestea, planeta honetako bizitzei eusteko, hala nola emakume nekazariek bizitzaren, gorputzaren edota lurraldearen konplexutasunari buruz dituzten jakintza praktiko eta kokatuen multzoa. Gainera, jakintza askoren eta askotarikoen (unibertsitatetik sortutakoak barne) arteko elkarrizketa horizontala eta demokratikoa egin beharko da, erritmo eta hizkuntza desberdinekin, trantsizio ekosozialetarako bidean aurrera egiteko.
Komunikazio honetan, gogoeta egin nahi dugu ingurumen-hezkuntza herrikoiak edota komunitarioak jakintzen arteko elkarrizketa sustatzeko duen zereginari buruz, eta trantsizio ekosozialetan aurrera egiteko gakoak identifikatu nahi ditugu. Horretarako, ingurumen-hezkuntza herrikoiari buruz dagoen literaturaren berrikuspen bibliografikoa egingo dugu. Literatura hori, oro har, arlo horretako proiektu eta esperientzia praktikoen sistematizazioan oinarritzen da. Horri dagokionez, aurreratu dezakegu lurraldean errotutako jardunbide horiek diziplinaz haraindiko trukerako espazio bat sortzen laguntzen dutela, eta jakintza kritiko bat sortzen, taldeko eta ekolurraldeko alternatiben sustapenean.

Hitz-gakoak: Ingurumen Herri Hezkuntza, jakintzei buruzko elkarrizketa, ingurumen-jakintzak, trantsizio ekosozialak