Hidrogenoa trantsizio ekologikoan: teknologia, Ekonomia eta Iraunkortasuna: proposamenak eta eztabaida.
- Data: Ekainak 14, astelehena
- Lekua: Bilbo, Bizkaia Aretoa. UPV-EHU Baroja aretoa
- Ordutegia: 9,30tatik 14:00ak arte.
- Jardunaldiaren grabaketak
Azken hilabeteetan, masa-komunikabideetan bolo-bolo dabiltza hidrogenoaren erabilerak energia garraiatzeko eta biltegiratzeko eskaintzen dituen aukera teknikoei buruzko berriak eta iruzkinak. Askotan, panazea teknologiko berria bezala aurkezten da, aldi berean sorkuntza elektrikoaren deskarbonizazioa, erregai fosilen alternatiba eskasia eta klima-aldaketaren modalitate kezkagarrienak konponduko dituena.
Nahiz eta substantiboarekin batera hainbat koloretako adjektiboak erabili ohi diren, Interneteko bilatzaile ezagun batean “hidrogeno berdea” sartuz gero, bilaketak banku handi baten eta euskal herriko enpresa elektriko nagusiaren orrialdeetara eramango gaitu lehen postuetan. Zalantzarik gabe, negozioen munduarentzat, hidrogenoaren industriarekin eta Europar Batasunaren helburu horretarako diru-laguntzekin zerikusia duen guztiak du interesik handiena. Baina, industria-gizartearen garapenetik sortutako arazoekin eta aporiekin sentsibilizatutako sektoreen artean ere, mugimendu ekologistan adibidez, interes handia dago gai horrekiko, irtenbide posible gisa edo mehatxu gisa ikusten baita.
Zientziaren ikuspegitik, eztabaida horrek zalantza eta segurtasun falta ugari sortzen ditu oraindik, maila mediatiko, politiko eta ekonomikoan eztabaida bizkortzen den heinean. Jardunaldi honen bidez, ekopolek esparru lasai eta emankorra eskaini nahi du, hidrogenoarekin eta haren kolore-paleta guztiarekin lotutako teknologiak erabiltzeak gure garaiko arazo handietarakoen (klima-aldaketa, deskarbonizazioa, peak oil, etab.) konponbide bideragarriak bilatzean eragin ditzakeen aukerei eta mehatxuei buruz eztabaidatzeko.
Jardunaldiaren harrera:
- David Hoyos, EHU Guneko zuzendaria
Hidrogenoaren jardunaldien eta egoera orokorraren hastapenak:
- “Hidrogenoaren teknologia: oinarriak, erronkak, itxaropenak”: Laura Barrio, UPV/EHU
- 馃搳 Aurkezpen PDFa.
Hidrogenoari buruzko eztabaida ekonomiko-politikoa, teknologikoa eta ingurumenekoa.
- “Hidrogenoaren merkatu globala garatzeko aukerak. Ondorioak EAErentzat “: Jorge Fern谩ndez, Orkestra
- “Hidrogeno berdearen mugak”: Antonio Turiel, CSIC
- 馃搳 Aurkezpen PDFa.
- “Zer dago hidrogenoaren boomaren atzean?”: Sagrario Monedero, Ecologistas en Acci贸n
–Atsedenaldia (20 m.)–
Euskal kasua. Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektua
- “Hidrogenoaren euskal estrategia”: Ismael Aranda, EEE Energiaren Euskal Erakundearen Eraginkortasun Energetikoaren arduraduna
- “Hidrogenoaren merkatuaren garapena eta enpresen lehiakortasuna: Bi helburu batean”: Elias Unzueta, Petronor.
- 馃搳 Aurkezpen PDFa.
- “Hidrogenoaren Euskal Korridorea: Trantsizio energetikoan lagungarri?”: Aitor Urresti, Gure Energia
Hizlariak
Laura Barrio
Victoria Laura Barrio Cagigal EHUko irakaslea eta ikertzailea. Ikerketaren arloan, honako hauek dira gaur egun lantzen dituen: erregai garbiak -metanoa eta hidrogenoa- eta baliabide berriztagarrietatik balio erantsi handiko produktuak lortzeko prozesu termokatalitikoak garatzea; erreakzio-sistema berritzaileak, mikroerreaktoreak eta mintzak dituzten sistemak diseinatzea, aurreko prozesuei aplikatuta, eta, bereziki, CO2 balorizatzeko; prozesuen bizi-zikloaren azterketa; produktuen ingurumen-adierazpenak. Martxan duen azken proiektua, hidrogenoa eramaile organikoen bidez biltegiratzeko sistemen garapenean oinarritzen da.
Jorge Fern谩ndez
Ikertzaile Senior eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Deusto Fundazioa) Energia Labeko koordinatzailea 2018ko martxoaz geroztik. Ekonomian doktorea eta M.A Georgetowneko Unibertsitatean (Washington, DC, AEB) eta Ekonomian lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Orkestran, hainbat ikuspegitatik, trantsizio energetikoak euskal ekonomiaren lehiakortasunean duen eragina aztertzen duten proiektuak koordinatzen ditu. Iraganean, Iberian Gas Hubeko zuzendari teknikoa izan zen, Intermoney Energiako zuzendari nagusi laguntzailea (CIMD taldeko aholkularia) eta NERA Economic Consulting-eko aholkularia
Antonio Turiel:
Sagrario Monedero L贸pez Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da ICADEren eskutik eta Nazioarteko Harremanen eta Garapenaren Masterra Unibertsitate Konplutentsean. Giza eskubideen, feminismoaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren inguruan garatu du bere ibilbide profesionala, Europan, Latinoamerikan eta Ekialde Ertainean. Gaur egun,Ecologistas en Acci贸n-eko Gas kanpainaren arduraduna da.
Industria-sektorean eta bizitegi-sektorean, kogenerazioan eta energia-plangintzan energia-eraginkortasuneko proiektuetan ingeniari espezializatu gisa izandako esperientzia. Prestakuntza energetikoko programa espezifikoak garatzen eta abian jartzen parte hartu du, bai eta industriako laguntza teknikoko programak garatzen ere, Estatuan eta Latinoamerikan.
IDOM, IBERESE eta EVE enpresetan lan egin du, eta gaur egun Energiaren Euskal Erakundeko Eraginkortasun Energetikoaren Arloko arduraduna da.
2019tik 2021era, Balear Uharteetako Energia eta Klima Aldaketako Zuzendari Orokorra izan da, non besteak beste, Green Hysland hidrogeno berdea sortzeko proiektuaren tramitazioa koordinatu zuen administraziotik.