Egilea: Ortzi Akizu-Gardoki, Blanca de Ulibarri, Maider Iturrondobeitia, Rikardo Minguez, Erlantz Lizundia

UPV/EHU barnean, Life Cicle Thinking Group-en eta Ekopol ikerketa taldearen arteko ikerketa kolaborazio honetan, Rocio López de Lapuente-k, A&B Laboratorio Gasteizko enpresak burutzen dituen xaboi ekologikoen ingurugiro inpaktu analisia burutu du. Ikerketak egun burutzen den xaboiaren CO2 isurketa baliokideak, aztarna hidrikoa, aztarna energetikoa, eutrofizazio potentziala, elementu eta erregai fosilen agortzean duen inpaktua, ozono fotokimikoaren sorrera potentziala, eta azidifikaziorako potentziala kalkulatu ditu. Ondoren bost eszenatoki berri diseinatu dira, ekodiseinuaren printzipioak jarraituz, xaboiaren jasangarritasuna hobetzeko: energia berriztagarriak txertatuz, soltean eginiko distribuzioa modelatuz, material birziklatuak erabiliz packaging-ean, xaboian erabilitako olio petrokimikoa bio-olioaz aldatuz, eta azkenik tren garraio bidezko produktu distribuzioa suposatuz. Eszenatoki hauek modelatu ostean, beraien ingurugiro inpaktuak kalkulatu dira, eta eszenatoki bakoitzaren abantaila eta desabantailak kuantifikatu dira. Era honetako ikerketek era praktikoan laguntzen dituzte gure inguruko produktu eta zerbitzu ekoizleak, sorturiko gaien ingurugiro inpaktuak murrizteko. Era berean, ingurugiro politika berrien sorreran eragin dezakete, lege berrien sorkuntzan erabakiak hartzen lagunduz.

ARTIKULIAREN LINKa:

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S2352550921003298?via%3Dihub