Egilea: Olatz Azurza

Abenduaren 14ean arratsaldeko 19.00tan “Energia Berriztagarriak bai? Noiz? Nola?” lelopean solasaldia izango da Altzo-ko Batzarremuño aretoan. EKOPOLeko Olatz Azurza bertan izango da, MUko Aitziber Sarobe eta Ekiola kooperatibako Hodei Arzakekin batera.

Antolatzaileen balorazioa:

“Garrantzia handiko gaia izanik, jendeak arretaz jarraitu zuen solasaldia eta baita ere parte hartu galderaz eta iritziak emanez.

Antolatu zen solasaldiak aukera eman zuen gaia ikuspegi ezberdinetatik jorratzeko eta hori aberasgarria zela pentsatu zuen entzuleak.

Hizlarien ekarpenak oso baliagarriak suertatu ziren bere aniztasunean.

Gaia hain zabala izanik, zaila izan zen dugun arazoaren aurrean, irtenbide edo soluzio konkretoak eta berehalakoak topatzea.

Dena den, laburpen gisa esango genuke oso baliagarria eta hezitzailea suertatu zela ekitaldia.

Benetan eskerrik asko!”

 

Hodei Arzak, Aitziber Sarobe eta Olatz Azurza