Mahai-inguruak: Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea?

Hona hemen ekitaldiaren kronika txiki bat: Berriztagarrietatik kontsumo aldaketara (Berria)

Laster, eztabaidaren edukiak jasotzeko, bideo bat eta testu bat argitaratuko ditugu.

Ondo dakizunez, egunotan Euskadin energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldetik uste dugu garrantzitsua izan daiteela eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko ahalegin bat egitea. Horregatik, EHUgunerekin batera, zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian.

Hiru data eta hiru leku aukeratu ditugu, ahalik eta jende gehienak hurbiltzeko aukera izateko. Hizlariak perfil eta iritzi desberdinetakoak izango dira hiruretan.

Lehenengoa Donostin izango da, otsaialaren 23an, arratsaldeko 17:30etan, Carlos Santamaria Zentroan (Ibaetako Kanpusa).
Bigarrena, Gasteizen egingo dugu, martxoaren 23an, 18:00etan.
Hirugarrena eta azkena, Bilbon izango da, apirilaren 25ean, 18:00etan, Bizkaia Aretoan.

Sarrera librea. Izena emateko: Izena emateko formularioa

Bertan itxarongo zaitugu!

Donostian izango ditugun hizlariak:


Aitor Aldasoro (EAJ-PNV)

55 urteko Beasaindarra da eta hiru semeen aita. Umetatik ikusi eta barneratu ditut abertzaletasuna eta politika. Injenieri elektronikoa da ikasketaz. Radio Miramar, Euskadi Irratia, Orona eta Sapan lan egin du. Egun, eszedenzian dago Euskadi Irratian. 2003an Beasaingo Udalean euskera zinegotzi bezala hasi zen erakundeetan herrigintzan. 2020 abenduan utzi zuen lehendabizi Legebiltzarrera eta gero Jaurlaritzan jarduteko. Kirolzale eta bertsozale porrokatua.


Alvaro Campos (UPV-EHU)

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea. 2012 urtetik, Ingeniaritza Termikoan doktore, eraginkortasun energetikoarekin, biltegiratze termikoarekin eta energia berriztagarriekin lotutako gaietan bere ikerketa garatuz. Gaur egun, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua irakasten du Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibar atalean. Bere ikerketa-jarduera bidezko trantsizio energetikoaren, sistema deszentralizatuen eta kooperatiba energetikoen arloko aktibismoarekin uztartzen du. Horrela, hainbat kolektiboren parte da, hala nola Interkonexio Elektrikorik Ez! plataforma eta Megaproiektu Energetikoei Erantzuteko Elkarrekiko Laguntza Sarea.


Alazne Arruti (GoiEner)

EHUko Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua. Goiener irabazi asmorik gabeko taldeko bulego-teknikoan, Nafarkoop kooperatibako bazkide-langilea 2020az geroztik. Batez ere, energia fotovoltaikoan espezializatua. Egun, Goienerren bidelaguntzarekin, batez ere Gipuzkoan garatzen ari diren Energia Berriztagarrien Komunitateen eraketarako prozesu parte-hartzaileetan diharduena.

Gotzone Sestorain (Etxalde)

Urteak herrigintzan eman ditu: euskararen alde AEKn, lurra eta lurraldearen defentsan borrokoa desberdinetan, baita giza eskubideen aldeko mugimenduetan ere. Duela 9 urtez gero familiako proiektuan ari da lanean, baserrian, non artzantza bizibidearen oinarri nagusia den. Nekazaritzara itzuli denetik Euskal Herriko elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan dabil buru belarri (Etxalde, LeitzEKO, Habelarte, Nafarroako mendialdeko baserritar elkartea eta Nafarroako makrustiategien aurkako plataformaren kide, besteren artean).


Hodei Arzak (Ekiola)

LKS KREAN-eko ingeniaria eta EKIAN proiektuaren zuzendaria, Euskadiko energia fotovoltaikoaren proiekturik handienaz mintzatu da Onda Vascan. Eguzki-parkea ARASUR industrialdean eraikitzen ari dira, KREANen eta Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzari esker.

 


Eta moderatzailea:

Nerea Azurmendi

Idazlaria eta kazetaria. 1982an hasi zen Deia egunkarian. Hainbat erakundetan lan egin du prentsa-bulegoko arduradun gisa, besteak beste hauetan: Donostiako Udalean, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan eta Euskaltzaindian. 1999ko azaroan, Grupo Correok argitaratutako Zabalik asteroko euskarazko egunkariaren lehen zuzendari izendatu zuten. 2006 urtetik, Diario Vasco egunkarian erredaktorea izan da, duela aste gutxi arte.