Mahai-inguruak: Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea?

 

Ondo dakizunez, egunotan Euskadin energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldetik uste dugu garrantzitsua izan daiteela eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko ahalegin bat egitea. Horregatik, EHUgunerekin batera, zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian.

Hiru data eta hiru leku aukeratu ditugu, ahalik eta jende gehienak hurbiltzeko aukera izateko. Hizlariak perfil eta iritzi desberdinetakoak izango dira hiruretan.

  • Lehenengoa Donostin izan zen, otsaialaren 23an, arratsaldeko 17:30etan, Carlos Santamaria Zentroan (Ibaetako Kanpusa). Hona hemen ekitaldiaren kronika txiki bat, Mikel Elkoroberezibarren aldetik: Berriztagarrietatik kontsumo aldaketara (Berria)
  • Bigarrena, Gasteizen egingo dugu, martxoaren 23an, 18:00etan. Egindako ekitaldi osoa ikus daiteke esteka honen bidez, eta hemen Edurne Begiristainek idatzitako kronika: Trantsizioaren korapiloak (Berria).
  • Hirugarrena eta azkena, Bilbon izango da, apirilaren 25ean, 18:00etan, Bizkaia Aretoan. Hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, EHUtb-n.

Laster, eztabaidaren edukiak jasotzeko, bideo bat eta testu bat argitaratuko ditugu.

Sarrera librea. Izena emateko: Izena emateko formularioa

Bertan itxarongo zaitugu!

Bilbon izango ditugun hizlariak:

Julen Rekondo (Ingurumen kontsultorea)

Jose Ramon Becerra (Berdeak-EQUO)

Cristina Pizarro (BC3 – UPV/EHU)

Mirene Begiristain (Ekonomilaria – UPV/EHU)

Iñigo Ansola (Energiaren Euskal Erakundea EVE)

Eta moderatzailea:

Ane Zabala (Kazetaria – BH Irratia)