Azken urtean zehar Ikertu Nahien proiektua martxan egon da landa eremuko gaietan lan egiten duten ikertzaile ezberdinen arteko sarea sortzen. Bertan disziplina arteko hainbat ikerlarik hartu dute parte UPV/EHUtik, eta horien artean, Ekopoleko kideak egon dira, baina, proiektua elkarlanean sortu da beste erakunde batzuekin ere: Baztango Udala, NUP, ESTIA eta L ́Atelier des Jours à Venir.
Landa eremuaren ikerketarako metodologia berritzaileen bilaketan lan handia dago egiteko, baina, hemendik aurrera egongo diren lan ildoek landa ermutik eta landa eremuarentzako izango den ikerketa bat izango dute helburu.
Hurrengo bideoan urte honetan egindako lanaren laburpena ikus daiteke: