Egungo mendebaldeko bizimodua etengabeko kontsumoan oinarritzen da, jasangarriak ez direnĀ  material eta energia eskariak eraginez. 2015. urtean, munduko 10 herrialde garatuenek (Norvegia, Australia, Suitza, Alemania, Danimarka, Singapur, Herbeereak, Irlanda, Islandia eta Kanada) 0,92-tik gorako Giza Garapen Indizea izan zuten eta batazbesteko biztanleko 66,3 MWh-ko Energia Primarioaren Hornidura. Alabaina, honek ez zituen Ezkutuko Energia Fluxuak kontutan hartzen, inportauriko produktu eta zerbitzuetan txertautako energia, alegia. Herrialde hauetan, batazbestean, %22,4-ko balioa izan zuen 2015ean. Produktuak esportatzen dituzten herrialdeek, Indiak eta Txinak kasu, askotan jasotzen dituzte jasangarriak ez izatearen akusazioak, baina garrantzitsua da herrialde aberastuen ardura kontuan hartzea, horiek deslokalizatu baitute industria arestian aipatutako herrialdeetara. Halaber, maiz hitz egin da prentsan jatorri, belaunaldi edo genero ezberdinetan zeharreko ohitura eta eredu jasangarrienei buruz. Kontrara, askotan bilatu da munduko neurrigabeko kontsumoen errua.

Gure azken ikerketak Espainiar estatuko Komunitate Autonomikoetan zeharreko eta segmentu sozioekonomiko ezberdinetan zeharreko aztarna energetikoa aztertzea du helburu. Emaitzen erakusten dute soldata, etxebizitzako biztanleen kopurua eta jatorria direla norbanakoen aztarna energetikoan eragin handiena duten aldagaiak. Soldata altuko etxebizitzetan, pertsona eta urteko 63,3 MWh-rainoko aztarna energetikoak aurkitu dira, batazbesteko nazionala baino %75,0 altuagoak. Era berean, bakarrik bizi diren pertsonen aztarna energetikoa batazbestekoarena baino %41,4 handiagoa da. Kontrara, jatorri migrantea duten etxebizitzetan energia aztarna pertsona eta urteko 24,7 MWh-koa da, batazbesteko nazionala baino %31,8 baxuagoa.

Ikerketa osoa hemen dago eskuragarri.