Egilea: Olatz Azurza
Energiari ikuspegi sozialetik eusteko jardunaldiak izan ziren irailaren 22 eta 23an Hernanin, Goienerrek antolatuta. Besteak beste, pobrezia energetikoari aurre egiteko moduak landu ziren, edota komunitate energetikoen bidez herritarren ahalduntzeaz jardun ere.
Hizlari eta parte hartzaileen artean, Olatz Azurza Ekopoleko kidea, EHUko irakaslea eta Goienerreko kidea aritu zen energiaren izaera sozialaren inguruan hitz egiten.
“Ekonomia Sozial eta Solidarioak beti egiten du lan instituzioek edo merkatuek lantzen ez dituzten gai edo tokietan. Horrelaxe da, baita ere, Euskadiko XXI mendeko bigarren hamarkadan”.