Mahai-ingurua Mondragon Unibertsitatean, Lehen Hezkuntzan: krisi eta trantsizio ekosoziala

Mahai-ingurua Lehen Hezkuntzan: krisi eta trantsizio ekosoziala

Argazkia: Mondragon unibertsitatea

Urriaren 27an, Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako 2. mailako 137 ikasleek mahai-ingurua izan zuten krisi eta trantsizio ekosoziala lantzeko, Esperimentazioa testuinguru natural eta sozialetan moduluaren baitan. Bost parte-hartzaile egon ziren, eta horien artean, Nerea Zuluaga Ekopoleko kidea, krisiaren alderdi soziopolitikoen inguruan hitz egiten. Horrez gain, Sara Landa (Solidary Wheels), Izaskun Arriaran (Itsas Salbamendu Humanitarioa), Arkaitz Biain, (Debagoiena 2030) eta Aitziber SarobeĀ  (NaturKon) egon ziren.