Azken bi urteotan Aztarna Energetikoaren inguruko proiektu berri baten lanean ibili gara taldetxo bat. Herrialde “garatuok” (noski era ez-egokian esanda) herrialde “ez-garatuekin” dugun ezkutuko zor energetikoa kuantifikatu nahian. Dakizuen moduan, herrialde aberatsok produktu eta zerbitzu ugariren ekoizpena kanporatu dugu herrialde txiroagoetara, eta era horretan, gure estatuetan energia gutxiago kontsumitzen dela ageri da International Energy Agency-ren “kontuetan”. Baina noski kontu hauek tranpa dute, nazio mailako ekoizpenean oinarritzen baitira, eta ez kontsumoan. Horregatik Input-Output metodologia erabiltzen dugu benetan produktu zein zerbitzuen importazioetan eta exportazioetan txertaturik dagoen energia kontutan izateko.
Hemen duzue argitaratu berri dugun artikuluaren lin-a eta baita atxekita artikulua ere. Betan ADIERAZLE BERRI BAT SORTU DUGU, ESTATU EZBERDINEN EZKUTUKO ZOR ENERGETIKOA ESKEINTZEN DIGUNA, portzentaia gisara. Horrela, esatu bakoitzak duen aztarna energetikoa lortzea oso erraza da orain, kontsumo nazionalari gure HEF (HIDDEN ENERGY FLOWS) adierazlearen portzentaia batu edo kenduta.
Artikulua hementxe aurki dezakezue: https://doi.org/10.1016/j.jclepro.2020.123827