Egilea: Ortzi Akizu-Gardoki

COVID-19ak inpaktu aurrikustezinak izan ditu egungo gizartean, mugimendu askatasuna eta beronen mugak izan dira mundu mailako pandemia honen eraginik latzenak. Baina nola eragin dio honek naturari?

Ekopol ikerketa taldean, Edinburgo eta Sydney-eko unibertsitateko adituekin elkarlana burutu da, COVID garaian mugikortasun ezak eragin duen emisioen murriztea kalkulatzeko. Multi Regional Input-Output (MRIO) metodologia erabiliz eta Google-ren Komunitate Mugikortasun Txostenak (CMRak) kontutan hartuz, burutu da ikerketa.

Emaitza gisara ikusi da 2019. urtearekiko %3 arte murriztu direla Berotegi Efektudun Gasak (BEG), %2.1-ean airean dauden partikulak (PM2.5), %2.8-an sufre dioxidoa (SO2) eta %4.2an nitrogeno oxidoa (NOx).

Artikulua hemen aurki dezakezue: https://pubs.acs.org/doi/abs/10.1021/acs.estlett.0c00764 edo zuzenean PDF-a hemendik eskuratu.