EHUkhi proiektuak hainbat diziplinatako irakasleak, ikasleak eta gizarte-erakundeak biltzen ditu, UPV/EHUko ikastetxeen elektrizitate berriztagarria sortzeko potentziala ebaluatzeko. Azken urteotan, EHUKhik aurrerapausoak eman ditu UPV/EHUren eta haren ingurunearen burujabetza energetikoa eraikitzeko definizioan, eta helburu hauek planteatu ditu: EAEko potentzi fotovoltaikoa kalkulatu ahal izatea, unibertsitate-ingurunean energia-komunitateak ezartzea autokontsumo kolektiboaren ereduaren arabera, edo energia-trantsizioko ekintzak finantzatzeko bide posibleak zehaztea.

Datorren otsailaren 9an, Aktibisten Eskolaren barruan, EHUkhi proiektuaren sustatzaileekin eta parte-hartzaileekin elkarrizketa gune batera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, Javier Gonzálezen eta Aratz Errementeriaren (EHUkhiko ikasle ohi parte-hartzaileak) azalpenak eta ondorengo eztabaida izango ditugu, Estitxu Villamor, Álvaro Campos eta Rosa Lago Ekopoleko kideen eskutik.

Saioa aurrez aurre zein streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Streaming bidez jarraitu nahi izanez gero, sakatu hemen.