Ingurumen Zientzietan lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea, 2005), Giza Geografian IAD (UAB, 2008), Ingurumen Ikasketetan doktorea (UAB, 2011) eta Ikasketa Feministetan masterduna (Jaume I, 2018). Tesia Latinoamerikako eskala handiko meatzaritzak lurraldean dituen eragin anitzetan eta bere gatazken azterketan datza. Ostean, Zor Ekologikoaren (gure ekonomiak beste lurralde eta eskalatan sortzen dituen eraginak), Zor Energetikoaren eta Trantsizio Energetikoaren inguruko ikerketa proiektuetan egin du lan, Latinoamerikako eta Europako kasuetan zentratuz. Horrez gain, emakumearen egoera baserri munduan aztertu du beste ikerketa batetan. Guztira, 10 ikerketa proiektutan hartu du parte; orain mPower proiektu europarrean dihardu eta Ekopol talde kontsolidatuaren parte da.
Argitalpen asko hemen kontsultatu daitezke: https://scholar.google.es/citations?user=d4zAMZYAAAAJ&hl=es
Ikasgai ezberdinetan du eskarmentua baina, gaur egun, Egungo Munduaren Geografia eta Lurralde Antolakuntza eta Ingurumena irakasten ditu eta Partaidetza eta Komunitate Garapeneko Master ofizialean laguntzen du.
Web orriaren argitalpenak
DEBOLUZIOA: Energia berriztagarriak: Gatazka ala irtenbidea? Bost adostasun eta hamaika desberdintasun
ITZULKETA TXOSTENA Bost adostasun eta hamaika desberdintasun Joan den urtean [...]
Ciudades europeas en transición energética: un estudio preliminar
Autor Izaro Basurko […]