Ortzi Akizu-Gardoki Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 2011. urtetik. Egun, Bilboko eta Gasteizko Ingeniaritza Eskoletan ematen ditu klaseak, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailean. Ekonomia zirkularreko EHU-ko postgraduan irakaslea da bizitza zikloaren analisia ikasgaia lantzen. Aurretik, Teknalian ibilgailu elektrikoen integrazioaren ikerketan, eta Pakistanen, Felix Baltistan Fundazioan, garapenerako teknologia egokien sorkuntzan lanean jardun du. Ikerketa egonaldiak burutu ditu Mexikoko Universidad Iberoamericana-n, Politecnico di Torino-n, eta Australiako University of New South Wales-en. Eta ekosoziologiaren arloan, Ekologistak Martxan-ekin eta Mugarik Gaberko Ingeniaritza-rekin ere kolaboratu du.
Bere ikerketa egungo konstumo ereduaren jasangarritasuna aztertzean datza. Horretarako hiru ikerketa metodologia nagusi lantzen dituelarik: batetik Input-Output tresna, nazio edo zonalde ezberdinen aztarna energetikoa kalkulatzeko; bestetik Bizi-Zikloaren Analisia, enpresa edo produktu ezberdinen ingurugiro inpaktua kalkulatzeko; eta azkenik ekodiseinua, produktu berriak sortzerakoan berauen diseinu jasangarriagoa burutzeko.
Ortzik University of New South Wales-eko eta Basque Center for Climate Change-eko adituekin kolaboratzen du ikerketa hauek aurrera eroateko.
Web orriaren argitalpenak
Buying a new Class A household appliance or powering the existing ones with renewable energy?
Authors: Carlos Alejandre, Ortzi Akizu-Gardoki, Erlantz Lizundia Full-text article link: [...]
Global injustices in the payment of electricity
Authors: Ortzi Akizu-Gardoki, Gorka Bueno, Roberto Bermejo Full article link: [...]
Urban Energy Transitions in Europe, towards Low-Socio-Environmental Impact Cities
Authors: Olatz Azurza, Izaro Basurko, Estitxu Villamor, Ortzi Akizu-Gardoki, Alvaro [...]
Zer da aztarna energetikoa?
Naiz irratiko Gelditu Makinak irratsaioan Eli Pagolak gure taldeko Ortzi [...]
Emission reductions in COVID times
Author: Ortzi Akizu-Gardoki The COVID-19 has had unpredictable impacts on [...]
Life cycle assessment os Li-Su batteries
In previous publications, we have seen that to achieve a [...]